EPIDIG teknologiak erabiltzailearen pribatutasuna eta anonimatua bermatzen ditu, eta argitalpen zientifiko ugarirekin kontrastatu daiteke. Hala ere, beti izango da teknologia horren erabileraren aurka egongo den pertsonaren bat. Gaitzespen-kasu horiek minimizatzeko, PRAP EUSKADIren esperientzian oinarrituta, komunikazio-politika egoki bat aktibatzeko gomendatzen da: erabiltzaile potentzialei aplikazioaren abantailei buruzko informazioa eman, eta aplikazioa erabiltzeko motiboak eta norbere eta lankide guztien osasuna bermatzeko guztien borondatea azaldu.
Zenbat eta langile gehiagok erabili EPIDIG, teknologia horren emaitzek balio handiagoa dute; baina pertsona batzuek erabili nahi ez izateak ez du haren erabilgarritasuna baliogabetzen.