Monitorizazioa eta aurresatea - RAPID

Enpresan (eraikinean) COVID-19aren agerraldi bat izateko dagoen aukera monitorizatu eta aurresaten duen soluzio teknologikoa, adimen artifizialean oinarritua.



Funtzioak:

  • Langileak bizi diren udalerriak eta dagozkien eremu sanitarioetan birusak duen intzidentzia elkartuta enpresan COVID-19aren agerraldi bat sortzeko dagoen aukeraren balioespena (enpresako RAPID indizea).
  • Agertokien simulazioa, telelanaren politiketako eta prebentzio-neurrietako aldaketak eta lortutako RAPID indizearen balioan duten eragina testeatzeko.
  • Enpresa bakoitzeko RAPID indizearen bilakaera historikoaren, COVID-19 positiboen, prebentzio-neurrien eta telelanaren erregistroa.

Ezaugarriak:

  • Enpresako egoeraren bistaratze grafikoa denbora errealean.
  • COVID-19ak Euskadin duen intzidentziaren inguruko parametro batzuen bistaratze grafiko eta zenbakizkoa.
  • Informazioa hodeian gordetzea.
  • Oso informazio gutxi eskatzen da, eta informazio horrek ez dio eragiten datu pertsonalen tratamenduari.

Enpresarentzako balio bereizgarria:

  • COVID-19aren agerraldi bati aurrea hartu eta prebentzioko eta telelaneko politika batzuk aldatzeko aukera ematen du, enpresako arriskuak minimizatzeko.
  • Hartu beharreko neurriak baliozkotzeko aukera ematen du, RAPID indizea erabiliz, probabilitate-algoritmoen bitartez haien inpaktua bistaratuta.
  • Intzidentzia handiko eremuetatik datozen pertsonei proba analitikoak egiteko aukera ematen du.
Ekimenaren laguntzailea
brta Ejie Gobierno Vasco © Copyright 2020 PRAP EUSKADI
Diseño Páginas Web

Tu privacidad es importante para nosotros

Esta página web utiliza cookies para que tengas una mejor experiencia como usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de nuestra política de cookies y la instalación de las mismas.

SEGUIR NAVEGANDO

Más información