PRAP EUSKADI, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailetik sustatutako ekimen bat da , EAEko enpresek COVID-19aren pandemiaren eraginez izan dezaketen inpaktu ekonomikoa minimizatzeko.. Horretarako, balio-proposamen bat eskaintzen du zeinean konbinatzen baititu, batetik, enpresetako lan-arriskuen prebentzioko estrategian integra daitezkeen tresna teknologikoen inplementazioa, eta, bestetik, proba analitikoen eskaintza bat.
Hainbat tresna teknologiko erabiltzen dira, eta protokolo zientifiko bat ezartzen da; protokolo horrekin, soluzioak modu pertsonalizatuan konfigura daitezke, enpresa bakoitzaren ezaugarri eta beharretara egokituta. Laburbilduz, enpresa bakoitzaren behar eta ezaugarrien arabera konfiguratzen da soluzioa, eta enpresaren prebentzio-estrategiarekin integratzen eta osatzen.